Hiru fase izaten dira: eguerdian Sopelako tabernetan zehar ibiliko dira taldeak, Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik. Ostean, herri-bazkaria egingo dugu Ander Deuna ikastolan, eta hau amaitutakoan finalak jokatuko dira, eguerdiko talde onenen artean. Azken fase horretan Oihane Perea eta Jon Maia bertsolariak arituko dira. Epaile gisa, berriz, Algortako Acero anaiak surflari ezagunak izango dituzte.
Hauek dira irabazleentzako sariak:
- Talde irabazleari: Asteburua landetxe batean eta 4 lagunentzako afaria.
- Bigarren sailaktutako taldeari: Bidaia Mallorcara eta 4 lagunentzako afaria.
- Hirugarren sailkatutako taldeari: Afari bat 4 lagunentzako.
- Laugarren sailkatutako taldeari: Bazkari bat 4 lagunentzako.
Eskuratu txapelketako nondik-norakoak eta esaera zaharren zerrenda eta txapelketaren oinarriak, pdf formatuan.
Sopelako AEKk urtero antolatzen duen Esaera Zaharren Txapelketak badu data: aurtengo edizioa, hamairugarrena, apirilaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko da,