Eskolak euskalduntzearen alde sinatzeko aitzakiarik ez dago Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 20a, 18:51

Bai eskolak euskalduntzeari! kanpainaren inguruan, Uribe Kosta eskualdean antolatu diren ekimen desberdinetatik aparte, Algorta, Astrabudua, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Erromo, Leioa, Plentzia, Sopela eta Urdulizko hainbat bulego eta lokaletan uneoro egongo da sinadura emateko aukera. Euskal Herri osoan 100.000 lagunen babesa lortzea da helburua; Uribe Kosta eskualdean horietatik 6.300 eskuratzea egokitu zaigu. Gainera, kanpainaren arduradunek jakinarazi dutenez, sinadura bilketari maiatza bukaeran amaiera emango dioten arren, apirilaren 7ra arte jarri dute epea izenpeen lehenengo aurkezpen bat egiteko. Gurean baietz eskatutakoak baino askoz gehiago lortu!

Bai Eskolak Euskalduntzeari kanpaina antolatu duten eragileen (Kontseilua, Euskal Konfederazioa, AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, UEU, Topagunea, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikas, Euskal Irratiak, LAB, Ikasle Abertzaleak eta Euskal Herriak Bere Eskola) hitzetan, Euskal Herrian 3 ikasletik 2 ez da eskola bidez euskalduntzen, beraz, ikasleen %38 euskaldunduko da soilik. "Milaka haur eta gazteri urratzen zaie euskara jakiteko eskubidea eta honek euskararen geroa bera ere kolokan jartzen du", adierazi dute.

Egoera honen aurrean sinadura kanpaina handi bat jarri dute abian. Aldarrikapenak:

- Euskara ezagutzeko eskubidea herritar orori bermatzea Euskal Herri osoan. Eskolak haur eta gazte guztiak euskaldundu behar ditu.
- Euskaraz ikasteko eskubidea ere bermatua izan dadila. Egun, eremu askotan euskaraz ikasteko oztopoak handiak baitira.

Honengatik guztiagatik, arlo honetan ardura duten instituzioei zera eskatzen diote:

- Euskararen ofizialtasuna aitortu eta gauzatzea. Euskalduntzea bermatzen ez duten politikak gainditu eta politika berriak zehaztea, euskalduntasun osoa lortzeko.
- Euskarazko irakaskuntzaren kontrako neurriak eten eta euskaraz ikasteko eskubidea bera osoki bermatzea.

Gauzak horrela, kanpainarekin bat egin eta sinatzeko eskatu dute, "milaka herritarren eskaera ezinbestekoa delako".

Non sinatu:

Uribe Kosta eskualdean ondoko lekuetan egongo da sinatzeko aukera:

Algorta

- Bizarra Lepoan euskara elkarteko egoitza: Aldai Kulturgunea, Karitate kalea, 1-sotoa-10. bulegoa. Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara.
- Getxo Bizia herri plataformako bulegoa: Torrene, z/g. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Goizean prentsa-denda: Telletxe, 13. Aste osoan, 8:30etik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara.
- Kea tabakodenda: Telletxe, 7. Astelehenetik larunbatera, 8:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.
- Lauaxeta AEK euskaltegia: Iparbide, 6. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 22:00etara.

Astrabudua

- Erandioko Udal euskaltegia: Atxutegi kalea, 6. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara eta 20:00etatik 22:00etara.
- Trabudu taberna: Trabudu kalea, 1. Aste osoan, 11:00etatik 22:00etara.
- Josu Murueta kultur etxea: Josu Murueta plaza. Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Berango

- Neba-Arrebak taberna: Sabino Arana kalea, 20. Aste osoan, 11:00etatik 22:00etara.

Erandio

- Hegoalde kultur elkartea: San Inazio kalea, 3. Aste osoan, 19:00etatik 22:00etara.
- La Plaza taberna: Irailaren 23a plaza. Aste osoan, 11:00etatik 23:00etara.
- Erandioko Udal Euskara Zerbitzua: Irailaren 23a plaza, z/g. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
- Erandioko Udal Euskaltegia: Desanexion kalea, 4-behea
(Bekoa ikastetxea). Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.

Getxo

- Goizean prentsa-denda: Orduña Mendatea, 1. Aste osoan, 8:30etik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara.

Gorliz

- Gorlizko AEK: Iberre berri plaza, 5. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Itzubaltzeta / Erromo

- Branka kultur elkartea: Ezekiel Agirre, 28. Aste osoan, 10:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.
- Itzubaltzeta gaztetxea: Errekagane, 1-5. Aste osoan, 18:00etatik 22:00etara.

Leioa

- Lamia AEK euskaltegia: Luis Bilbao Libano, 8-behea. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.

Plentzia

- Jentilbaso AEK euskaltegia: Kristo plaza, 8. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Sopela

- Nikola AEK euskaltegia: Enrique Urritikoetxea,12. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara.

Urduliz

- Herriko taberna: Zuberoa kalea, z/g. Aste osoan, 12:00etatik 14:30era eta 19:00etatik 22:00etara.

Sinatze mahaiak:

- Martxoak 25: Lamiakon.
- Apirilak 1: Leioan, gazte eguna.
- Apirilak 1: Sopelan, Esaera Zaharren Txapelketa.
- Apirilak 8: Itzubaltzetan, koadrilen eguna.
- Apirilak 9: Erandion, Kanpomartxo.
- Apirilak 22: Itzubaltzetan, Euskararen eguna.
- Apirilak 29: Leioako San Bartolome auzoan.
- Apirilak 30: Eskualdean, Gaztetxe Martxa.
- Maiatzak 5: Leioako Arkupe plazan.
- Maiatzak 13: Itzubaltzetan, Gazte Eguna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun