Ospitalean hil da atzo Itzubaltzeta / Erromon istripua izan zuen motor-gidaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 20a, 20:37

Bilboko 34 urteko bizilagun batek (JL.L.M.) motor-istripua izan zuen igande arratsaldean, eta hartutako zaurien ondorioz, goizaldean hil da Gurutzetako ospitalean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra 18:20ak aldera gertatu zen BI-637 errepidean, Itzubaltzeta / Erromoko biribilgunetik hurbil. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, Aprilia RSV 1000 motor batek eta Suzuki Jimny batek alboz talka egin zuten. Motoaren gidariak zauri larriak jasan zituen, baita berarekin zihoan 30 urteko emakumeak (I.A.L.) ere. Biak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Emakumea Bilboko bizilaguna da. Ertzaintzak adierazi duenez, motor-gidaria 01:00ak inguruan hil da Gurutzetako Ospitalean. Argazkian, beste istripu bat Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun