Antsietateari buruzko antzezlana aurkeztuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 21a, 19:25

Bihar, asteazkena, martxoak 22, 12:00etan, EHUko Bizkaiko campusak bi emanaldi kultural hartuko ditu: Batetik, "Ahulkiak" obra aurkeztuko dute, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko areto nagusian, 12.00etan eta berriro 20.00etan. "Historiako une desberdinei errepaso egiten die errezitaldi antzeztu honek, beti ere aulkiak protagonistatzat hartuta", unibertsitateko iturriek azaldu dutenez. Horretaz gain, eserita luze egoteak gutariko edonor aulki bihurtzeko dakartzan arriskuen berri ematen du. Narratzailea testuen egilea da, Harkaitz Cano idazlea bera, eta aktoreak Itziar Lamuedra eta Patxi Santamaria. Bestetik, 12.00etan, Leioako campuseko areto nagusian, EHUko antzerki taldeak "Ciudadanos", antsietateari buruzko komedia aurkeztuko du. Sarrera doakoa da emanaldi guztietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun