Igaro berri diren tenporei buruz berba egingo du etzi Algortan Pello Zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 21a, 19:07

"Nasaren iragarpenak ala tenporak?" izenburupean, Pello Zabalak –argazkian– emango du hitzaldia, ostegun honetan (martxoak 23), Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta. Besteak beste, Kepa Diegez, EtnoMet-EtnoAroa bitakoraren egilea arituko da aurkezpen lanetan, 19:00etan hasiko den saioan. Bestalde, martxoaren 29rako, Unai Ellorriagarekin antolatu dute solasaldia, "Vredaman" bere azken nobela ardatz hartuta, Uribe Kostako irakurzalearen txokoa egitasmoaren barruan. Azken ekitaldi hau, 20:00etatik aurrera izango da, Algortako Aldai kulturgunean (Karitate kalea, 1).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun