Getxo udalerriko boluntario elkarteek Udalak berak utzitako lokal berria dute joan den ostegunetik aurrera, euren jarduerak gauzatu ahal izateko. Orain arte erabiltzen zuten tokian Udal Gizarte Zerbitzuen bulegoa egongo da eta, beraz, aipatu taldeek Itzubaltzeta / Erromoko Gobelaurre parkeko etxabeetan –lehen Berritzegunea zegoen bertan– egingo dute lan; otsailean zehar zaharberritu duten beste bolondres zentroarekin uztartuz. Getxoko Udalak 2006an zehar behin betiko lokalak esleitzeko prozesua egiten duen bitartean, momentuz antzineko egoitza erabiltzen zuten boluntario elkarteak birkokatuko dituzte. Argazkian, boluntario sarien banaketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!