Erakusketa aretoa zabalduko dute Torrene kalean BBKren egoitza izandakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 21a, 21:03

Bilbao Bizkaia Kutxak Algortako Torrene kaleko 3. zenbakian duen egoitza 1.200.000 eurotan erostea adostu du Getxoko Udalak, bertan erakusketa aretoa bat egiteko. Lokalak 370 metro koadroko azalera du eta “jautsi kualitatiboa izango da, gaur egun Algortako Villamonte kaleko eta Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxeetan antolatzen diren erakusketez gain, askoz gehiago antolatu ahal izatea suposatuko baitu eta gainera ezaugarri desberdinetako erakusketak ere ekarri ahal izango direlako” azaldu du Iñaki Zarraoa alkateak. Une honetan, egoitza berrirako bi aukera aztertzen ari dira: alde batetik, orain ekarri ezin izan diren erakusketak soilik antolatzea; eta bestetik, horiek eta gaur egun egiten direnak batera antolatzea. "Azken aukera horrek diru gutxiago gastatzea suposatuko luke", udal arduradunen hitzetan. Torrene kaleko erakusketa areto berria 2007ko hasierarako prest izatea espero dute. Argazkia: aurretik ere hainbat erakusketa egin dira bertan. 2004ko Euskara Jardunaldien baitan, "Habla en cristiano" izenburukoa –argazkian–, besteak beste.

Erosketa egin ondoren, tokia zaharberritzeko proiektua aginduko du Getxoko Udalak. "Proiektu horrek baldintza zehatz batzuk bete beharko ditu, batez ere isolamenduari dagozkionak, erakusketa mota desberdinak berme guztiekin egin ahal izateko", zehaztu du Zarraoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun