Oka kaleko etxe okupatua eraisteko bidea ireki du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 21a, 21:40

Arrigunagako hondartzatik gertu, Oka kalean "okupatutako" baserrirako hondamendi-auzibidea abiaraziko duela iragarriko duen dekretua kaleratuko du laster Getxoko Udalak, “sute baten ondorioz eraikinaren egoerak txarrera egin duelako eta gainera jabeetako baten heriotzak aurrera eraman beharreko prozedura zaildu egin duelako gehiago”, Iñaki Zarraoa alkarteak iragarritakoaren arabera. "Etxeak okupatzen diren antzeko egoeretan, jabeen salaketa eta epailearen erabakia ez badaude Udalak gauza gutxi egin ahal badu ere; kasu honetan, etxearen egoera txarra dela eta, aspalditik ari ginen gestioak egiten eraikuntzaren jabeekin, beraiek lurrera botatzea bidera zezaten, baita etxe berri bat egiteko egitasmoa egiteko ere", diote tokiko erakundetik. Getxoko PPk ere eskatu zuen duela bi aste eraikina hustea, Itzubaltzeta / Erromoko Errekagane eta Santa Eugenia kaleetakoak barne. Une honetan pertsona bat joaten omen da lo egitera Oka baserrira, udal iturrien arabera: "1998az geroztik erroldatuta dago han, garai horretan horretarako ez zelako beharrezkoa jabearen onarpena aurkeztea".

Azaldu dutenez, udal teknikarien txosten batean oinarriturik iragarriko du aurreikusitako dekretuak Getxoko Udalak abian jarriko duela baserria teknikoki eta ekonomikoki hondatuta dagoela aitortzeko beharrezko prozedura. Ondoren, hamar eguneko epea egongo da jabeek alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horiek aztertu ondoren, hondamen deklarazioaren dekretua egingo luke tokiko erakundeak, baserria era subsidiarioan bota ahal izateko, hau da, jabeen kargura. Alkateak espero du “prozesua oso luzea ez izatea hondamendi-deklarazioa egiaztatzen duen txosten teknikoak esan nahi duelako baserria oso egoera txarrean dagoela eta ondorioz berehalako erabakiak hartu behar direla”.

Gaiaren inguruko berriak:

Mentxakabarri hustu izanaz "poztu" eta beste "hiru etxe okupatu desalojatzea" eskatu du Getxoko PPk (2006 Mar 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun