Ertzaintzak 20 urteko getxoztarra atxilotu zuen astelehen goizean Bilbon, beste gazte bati hautsitako edalontzi batekin lepoan zauriak eragitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazitakoaren arabera, gertaera joan den larunbat goizaldean jazo zen Boluetako Santa Ana industrialdean dagoen diskoteka batean. Polizia iturrien arabera, "bi gazteak barruan zeuden, batek zigarro bat eskatu zion besteari eta eman ez zionez, V.P.K.-k jo egin zuen hautsitako edalontzi batekin. Erasoaren ondorioz, biktima ospitalera eraman behar izan zuten eta han 17 puntu eman zizkioten. Antza denez, milimetro batzuengatik, zauria ez zen zain jugularrera iritsi".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!