Xabier Amurizaren hitzetan, “mendea luzea, zabala, adartsua da. Euskal Herrira mugaturik, hogeigarrenak bide eta bidagurutze amaigabeak utzi ditu gure oroimenean. Bertsoaren esparru erlatiboki txikian ere, urte osoa beharko genuke bertsolaritzak jaulki duen emaitza guztia berritzen. Inoiz oihu, sarritan auhen, hemen aldarriak bakarrik jaso ditugu, eurok ere hautatze nahitaez estuan bereziak eta, hori bai, Euskal Herri osoa ordezkatzen dutenak. Nola kantatu du bertsolaritzak gure hogeigarren mendeko ibilera politikoa? Aldarrien eragile maizkoenak oinazea eta nahigabea badira ere, goza ezazue bertsolaritzak askotan saminez, batzuetan amorruz eta beti ere dotore kantatu digun mendearen radiografia entzunez”
Hautatutako bertsoak honakoenak dira: anonimoak, Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeitia Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otaño, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi.
