PPk izan ezik, ETAren su-etena "begi onez" ikusi dute Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 23a, 19:14

Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek ETAk iragarritako su-eten iraunkorraren gainean balorazioa egin dute. Iñaki Zarraoa alkateak esan du, "une historikoa eta itxaropentsua" dela nahiz eta, bere iritziz, "su-eten iraunkorra nahikoa ez" izan. EAJren izenean, Imanol Landak uste du "berri ona" dela, "euskal gizartearen galde-eskeari erantzun eta itxaropenari atea irekitzen diolako". Era beretsuan azaldu dira EA eta EB-Berdeak udal gobernuko kideak. Fernando Burzakok (EA) "begi onez" ikusten du ETAren iragarpena, baina bere iritziz "gobernu zentralak ere fitxa mugitu behar du". Iñaki Urkizak (EB), berriz, "bakerako urratsa" dela dio. Desberdintasunak oposizioko alderdien artean izan dira. Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaileak ETAren su-etenaren iragarpena "gauza ona" dela uste du, erakunde armatuari armak uztea eskatu dion arren. Marisa Arrue popularrak, aldiz, "era zuhurrean eta ezkortasunez" hartu du albistea, "1998ko su-etena zelan amaitu zen ikusita".

Entzun alderdi politiko getxoztarren buruen adierazpenak (wav formatoan):

- Alkatearen adierazpenak
- Imanol Landaren adierazpenak (EAJ)
- Marisa Arrueren adierazpenak (PP)
Luis Almansaren adierazpenak (PSE-EE)
- Fernando Burzakoren adierazpenak (EA)
- Iñaki Urkizaren adierazpenak (EB)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun