Agirre lehendakariari egingo diote omenaldia igandean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 24a, 13:10

Eusko Alderdi Jeltzaleak martxoaren 26an, igandean, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakari eta Getxoko alkate izan zen Jose Antonio Agirre eta Lekuberi omenaldia eskainiko dio. 12:30ean meza egingo zaio Algortako Hirutasun eleizan. Bertan, aurten zendu diren Getxo Zaharra, Algorta eta Ondarretako uri erakundeetako alderdikideak ere gogoan izango ditugu. Ondoren, Algortan, Agirreri eskeinita dagoen plazako oroitarriaren aurrean, lore eskaintza eta ohorezko aurreskua egin ondoren, bertsolariak arituko dira. Jose Antonio Agirre Bilbon jaio zen 1904an eta Parisen hil 1960an. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egunean agertu zen lehenengo aldiz jendaurrean (1931 Api 14); garai horretan Getxoko alkatea zen, jadanik abokatu-lanak bazterturik zeuzkan eta politikan sartua zen guztiz.

Algortako EAJ
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun