Ostegunean Xabier Galdeanori egingo diote gorazarre

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 24a, 13:32

Omenaldia martxoaren 30ean, osteguna, egingo da Telletxe plazan, metro geltokiaren aurrean, 20:00etan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. Xabier Galdeano duela 21 urte hil zuten, 1985eko martxoaren 30ean, 51 urte zituenean, Donibane-Lohitzunen. "Espainiako Gobernuak Euskal Herriaren askatze prozesuari aurre egiteko bere momentuan antolatutako GAL izeneko taldeak hartu zuen bere gain hilketa", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Euren hitzetan, "Xabier Galdeanoren oroimena oso bizirik dago Algortan bera ezagutu zutenen artean. Bere izena aipatzea nahikoa da utzi duen oroimenaren goxoa nabaritzeko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun