Bisitak murriztu dituzte Topaseko espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 24a, 20:11

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez salatutakoaren arabera, "ETAren su-etenak konponbiderako bideak erakusten dituenean, espetxeetan egoerak bere horretan jarraitzen du". Errepresioaren aurkako erakundeko kideek azaldu dutenez, "egun hauetan jakin dugu Topaseko espetxea orain arte lagunekin zeuzkaten aurrez-aurreko bisitak debekatu dituztela, bisita arruntetarako hamar laguni bakarrik emango dietela baimena, telefono deiak ere murriztu dizkietela…" Une honetan 16 euskal preso politiko daude Topasen, Salamancan, horietarik 3 emakumezko. Haien artean Iñigo Otazua algortarra eta Urko Labeaga sopeloztarra (argazkian) daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun