Istorioaren ardatza, kalumnia hitzak dioen bezala, gezurra da eta honek pertsona batzuengan sortzen duen kaltea. Kasu honetan, nahi gabe gezur baten biktima bihurtuko diren bi emakume izango dira protagonista, nesketako batek sexu harremanak izan dituztela esaten duenean. Honek ondorio latzak ekarriko ditu eta era tragikoan amaituko da.
Lillian Hellman
Lan honen autorea, Lillian Hellman, Amerikako Estatu Batuetako antzerkigintzaren adierazlerik nagusienetariko bat izan zen XX. mendearen lehenengo erdian. Amerikaren Kontrako Jarduera Batzordeak "zerrenda beltz"ean jarri zuen "sorgin ehiza"ren garaietan. "Las acosadas", "Una mirada al Rin", "El viento inquieto", "La alondra" eta "Candido" dira bere lan ezagunenak, gaitza gaitzesten dutenak.
Larunbat honetan, martxoak 25, "La calumnia" antzezlana eskainiko dute Algortako Getxo Antzokian, 20:00etan. Lillian Hellman autoreak idatzitako obra honek Cristina Higueras eta Fiorella Faltoyano aktoreak (argazkian) izango ditu protagonista nagusiak. Sarrerek, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8), 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez, www.bbk.es web gunean eta BBKren orotarako kutxazainetan salgai, 15 euroko prezioa dute. "La calumnia"k bi ikuspegi nagusi erakusten ditu: batetik, gezurra eta honek dakartzan ondorioak eta, bestetik, bi emakumeren arteko ezkutuko harreman homosexuala, kultur iturriek adierazi dutenez.