Iruñeko Ganbera Orkestra jardungo da bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 24a, 21:40

Emakumeak Musikan jaialdiaren azken kontzertua izango da larunbat honetan, martxoak 25, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Pilar Suarezen zuzendaritzapean, Iruñeko Ganbera Orkestrak eskainiko du emanaldia, 19:30etik aurrera. Sarrera doakoa da. Aipatu taldea 2001ean sortu zen, Emakumeak Musikan elkartearen eta Iruñako zenbait musikariren eskutik. Ordutik hona, taldeak kontzertu ugari eskaini ditu eta hainbat jaialditan parte hartu du. Orkestrak gaur egungo zenbait musikagileen obrak estreinatu ditu, Maria Luisa Ozaitarenak, Maria Dolores Malumbresenak, Encarna Beltranenak, Maria Torrentsenak eta Teresa Borrasenak, besteak beste.

Halaber, Iruñako Ganbera Orkestrak beste garaietako musikagileen lanak ere berreskuratu ditu. Gaur egun, 9 musikarik osatzen dute orkestra, Pilar Suarez,eta Alicia Codurasen zuzendaritzapean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun