Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituzten asteazken arratsaldean Leioan, herriko janari-denda bateko jabeari estortsio egiten saiatzea leporatuta. Horretaz gain, horietako bati lesio-falta ere egozten diote, beldurtzeko asmoz, eraso egin omen ziolako biktimari. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak prentsa-ohar batean adierazitakoaren arabera, gertakariak joan den ostiral arratsaldean, martxoak 17, izan ziren, biktimak Leioan duen janari-dendan. Lanean ari zela, bi gizonezko dendara sartu ziren; eraso egin zioten eta buruan pistola jarriz mehatxatuta, hurrengo asterako 9.000 euro eskatu zizkioten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!