"Gehiengo absolutua ezarriz eta gobernatzen duen herriari muzik eginik, Sopelako udaletxean EAJk darabilen totalitarismoaren aurrean", TAOren aurkako plataformak "zentzurik ez" daukala ondorioztatu eta taldea bera desegitea erabaki dute bere kideek. Horrela adierazi dute euren bitakoran argitaratutako ohar baten bidez. Hala ere, haietariko batzuk Sopelaren aldeko Plataforma deituriko mugimendua sortu dute. Euren hitzetan, "TAOren aurkako izaera inkonformista areagotuko duen korrente berri honek Sopelako Udalak egin eta egiten duen inkongruentzia sortari aurre egingo dio". Sopelako Auzokideen Elkartea sortu dela ere jakinarazi dute, "herriko auzokideen eta erakunde publikoen arteko zubia izateko asmoz, azken hauen kudeaketak zalantza handiak sortarazten baititu".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!