Proiektua onartzeko prozedura administratiboa espaloi arrunt baten proiektuaren antzekoa izan da. Eskaera zehatzak hurrengoak dira:
1) Lanak kontratatzeko prozedura administratiboa geldiaraztea.
2) Ereaga eta Portu Zaharra arteko oinezkoen joan etorriak errazteko, kostaldea eta itsasoa orain baino gehiago okupatzea dakarren proiektu oro baztertzea.
3) Getxoko herritarrei Ereaga eta Portu Zaharra arteko oinezkoen joan etorriak errazteko alternatiba azterketa aurkeztea.
Testua osorik www.getxobizia.org web orrian duzue.
Alkateari eta alderdi politiko guztiei mozioa eztabaidatu eta bozkatu daitezela, eta 2003ko udal hauteskundeetan plataforma honen aldeko boza eman zuten 2.756 herritarren ordezkari gisa, Getxo Biziaren parte hartzea bermatu dadila exijitzen diegu.
Getxo Bizia
Ereaga eta Portu Zaharra arteko singera eta harkaitz guneak errespetatuak izan daitezen mozioa aurkeztu du