Hiru lagun atxilotu dituzte Barrikan etxe batean lapurtzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 28a, 19:57

Ertzaintzak 22 eta 29 urte arteko hiru lagun atxilotu zituen ostegun arratsaldean Barrikan, herri horretako etxe batean izandako lapurretaren ustezko egileak zirelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Polizia iturrien arabera, hesiaren gainetik egin zuten salto etxera sartzeko eta, auzokoek aurre egin zietenean, oinez ihes egin zuten. Bertara joan ziren ertzainek lapurrak aurkitzeko operazioa abiatu eta ibilgailu bat atzeman zuten Goierriko bidegurutzean; hiru lagun zihoazen barruan. "Furgoneta miatu ostean, horrelako lapurretak egiteko erabili ohi diren tresnak aurkitu zituzten bertan, baita jatorri ezezaguneko objektuak ere", dio Herrizaingo Sailak helarazitako prentsa oharra.

Lapurreta saiakera baten ustezko egileak zirela susmatuta, ertzainek hiru lagunak atxilotu zituzten. Atxilotuak, A.B., O.A. (22 urtekoa) eta B.A. (29 urtekoa) dira. Ertzaintzaren arabera, azken biek aurrekariak dituzte hainbat etxe eta dendatan lapurretak egiteagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun