Ertzaintzak 16 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo arratsaldeko lehen orduan Erandion, auto bat ostu eta, bideko erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jarrita, ausarkeriaz gidatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Ibilgailua larunbat goizaldean lapurtu zuten Basaurin. Autoaren jabearen senide batek Galdakao inguruan ikusi zuen atzo arratsaldean eta, atzetik segika zihoan bitartean, Ertzaintzari jakinarazi zion. Basauri parean zegoen patruila-auto batek ibilgailua ikusi zuen, abiadura bizian, eta haren atzetik abiatu zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!