Berangotik Sopelara kotxez zelan joan argitzeko eskatu du Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 28a, 21:02

Uribe Kostako korridorea zabaldu eta errepide zaharra mozterakoan, Berango eta Sopelako errotonda zelan lotuko dituzten "ez du oraindik argitu" Miren Dobaran alkate berangoztarrak, Koldo Martinez EB-Berdeak taldeko zinegotziak salatutakoaren arabera. "Urte askoren ostean, udan inauguratuko dute Uribe Kostako korridorea. Hala ere, Berangoko Udalak oraindik ez du aurrikusi Berangotik Sopelara joateko zein izango den bidea. Behintzat ez die horren berri eman zinegotziei, ezta auzotarrei ere", adierazi du Martinezek. Gauzak horrela, "inolako aurrikuspenik gabe" jokatzea eta "herritarren interesei muzin" egitea egotzi die tokiko arduradunei. Halaber, dagoeneko moztuta dagoen errepide zaharrean argi eta seinale nahikorik ez dagoela kritikatu du EBko zinegotziak.

Bere hitzetan, "kotxean joanda, gauez erabat ezinezkoa da antzematea bide horretatik joatea oztopatzen duen hormigoizko hesia. Horrek sortzen duen arriskua nabaria da".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun