San Pedro eta Karmengo jaiei begira, ideia lehiaketa deitu du
Sopelako Udalak, "ekimen berritzaileak saritzeko asmoz". Guztira, 600 euro banatuko dituzte irabazleen artean eta ideia proposatzen duen pertsonak edo taldeak hori gauzatzeko egindako ekarpena ere hartuko dute kontutan. Apirilaren 10eko 10:00ak arte egongo da horretarako aukera. Bestalde, jai guneetan txosnak jartzen "utziko" dutela adierazi dute udal arduradunek, "Sopelako gizarte, kultur eta kirol elkarteek euren ekimenak egin ahal izateko dirua lortzeko bitartekoa direlako". Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, "festetan txosna jarri ahal izateko, Sopelan legalki osatutako elkarteak izan beharko dira eskatzaileak; eta jaien egitaraua lantzen eta garatzen lagundu beharko dute". Argazkian, Gatillazo taldearen kontzertua igazko Karmengo jaietan, Larrabasterran.