Espetxeratu zutenetik bisitarik ez du izan Gotzon Alcaldek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 28a, 23:01

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Gotzon Alcalde sopeloztarraren gurasoak larunbatean joan ziren Fleury-Merogis espetxera semea atxilotu zutenetik lehenengo aldiz ikusteko asmoz. "Baina tramiteren bat falta zela esan zieten eta bisita egin barik bueltatu behar izan zuten etxera", errepresioaren aurkako erakundeak zehaztu duenez. Larunbat honetan berriro joango dira semea ikustera, behar diren tramite guztiak konponduta daudelakoan.

Gotzon Alcalde otsailaren 13an atxilotu zuten Frantzian Leire Etxebarria bikotekidearekin eta euren urtebeteko semearekin. Otsailaren 18an Fleury-Merogisen espetxeratu zituzten biak, eta "oraindik ez du inolako bisita egiterik izan", amnistiaren aldeko mugimenduko kideek salatu dutenez. "Aipatzekoa da Frantziako espetxeetan telefonoz etxera deitzerik ere ez dutela preso prebentiboek", gaineratu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Fleury Merogisen espetxeratu dituzte Alcalde eta Etxebarria (2006 Ots 20)

Alcalde eta Etxebarria inkomunikatuta jarraitu bitartean egunero egongo da manifestazioa Algortan (2006 Ots 16)

Alcalde eta Etxebarria Parisera eraman dituzte (2006 Ots 15)

Alcalde eta Etxebarriaren urtebeteko haurra senideekin dago (2006 Ots 15)

Frantziara joan dira Alcalde eta Etxebarriaren senideak haurraz arduratzera (2006 Ots 14)

Gotzon Alcalde sopeloztarra atxilotu dute Frantzian (2006 Ots 14)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun