Gazte Topagunea aurkeztuko dute bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 28a, 22:20
Apirilaren 14tik 17ra bitartean, Etxarrin ospatuko den Gazte Topagunea'06 dela eta, aurkezpen ekitaldia burutuko da asteazken honetan, martxoak 29, 19:30ean Itzubaltzeta gaztetxean. Bertan, diapositiben bidez, Topagunea zertan datzan azalduko da, egun horretan, herria nola banatuta dagoen eta egun bakoitzean zer izango den aztertuz. Izan daitezken zalantzak argitzeko eta Etxarrira hurbiltzeko antolatuko diren autobusetan izena emateko aukera ere izango da. Era berean, emanaldiaren ondoren afari-merienda egongo da bertaratu diren guztien probetxurako.
Bertan ikusiko garelakoan, ondo segi!

Tipi, tapa... independentzian topa!

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun