Antzinean, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak batzen ziren, apirilaren hasieran aukeratutako egun eta tokian, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzeko. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Kanpomartxon parte hartzen zutenak lotzen zituena euskara zenez, Erandioko euskaldunen eta euskaltzaleen jaia bihurtu da Berbotsi esker.
Egitaraua:
11:30ean. Dantzak.
13:00etan. Bertsolariak.
14:30ean. Herri bazkaria.
17:00etan. Betiko kantuak, Kepa eta Robertoren eskutik. Eta umeentzako antzerkia.
18:00etan. Erromeria, “Patxi bat, bi eta hiru” taldearen eskutik.
Aurtengo Kanpomartxo jaia apirilaren 9an ospatuko da San Kristobalen, Goierrin. Hainbat hamarkadatan galduta egon zen eta orain dela 16 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia