Bilboko Guardiako Epaitegiak P.L.V. Sopelako 50 urteko bizilaguna espetxeratzea agindu zuen atzo, droga-trafiko delituaren egilea delakoan. Hainbat hedabidek zabaldutakoaren arabera, martxoaren 23an atxilotu zuen Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoko Drogen Aurkako Unitateak 'Perico' ezizenez ezaguna dena. Santutxu erdialdeko tabernetan kokaina saltzen ari zen une horretan, polizia iturriek diotenez. "Aipatu zonaldean droga horren kontsumoa areagotzen ari zela ikusita, Juan de la Cosa kaleko ostalaritza establezimenduetan ikertzen hasi ziren polizia agenteek eta, bertara lagun ugari kokaina erostera joaten zirela antzeman zuten", azaldu dute komunikabideek Udaltzaingoak emandako argibideak aipatuz. Antza, Sopelatik Bilbora joaten zen egunero P.L.V. eta "txikteroa izango balitz aurkeztuz, bere bezeroekin harremanetan jartzen zen eta purutasun handiko kokaina saltzen zien".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!