Ertzaintzak Sopelako 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean aipatu herrian bertan, ustez, gutxi gorabehera duela hiru urtetik hona, emazteari tratu txar fisiko eta psikologikoak emateagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Polizia iturrien arabera, biktimak astelehen gauean jaso zituen azken aldiz tratu txarrak, familiaren etxean. "Eztabaida bat izan ondoren, senarrak emakumea astindu zuen bortizkeriaz, eta buruan kolpatu zuen armairu batekin. Halaber, besoetatik indarrez hartuz, etxetik botatzen saiatu zen, bultzaka, irainak esaten zizkion bitartean", azaldu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!