Adar-jotzea izan ala ez, mezu elektroniko bidez ostiral honetarako (martxoak 31) egindako "orgia erraldoi" deialdiari erantzun dio Sopelako Udalak. Honela dio tokiko erakundeak gaur helarazitako prentsa oharrean: "Interneten bidez, postak bidaliz, Sopelako hondartzan 'makro-jaia' baterako deialdia egin da. Honek sortu duen oihartzunaren aurrean, Sopelako Udalak data horretan hondartza edo honetatik hurbil dauden guneak erabiltzeko ez duela eskabiderik jaso zehaztu nahi du. Dena den, tokiko erakundeak guztien eskubideak bermatzeko lan egingo du deialdia burutzekotan, eta auzokideei zein hondartzako ingurumenari kalteak ekiditen saiatuko da. Hondartza eta honen inguruko guneak erabilera publikoko zonaldeak dira eta guztiok errespetatu behar ditugu".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!