Lasterketa goizeko 9etan abiatuko da Algortako Fadura udal kiroldegiko belodromotik, eta Sopela, Urduliz, Plentzia, Armintza eta Bakio zeharkatu ondoren, Bermeora iritsiko da. Hor, txirrindulariek itzulerako bidea hartuko dute, Sollube igota. berriro ere belodromora sartu eta bertan dagoen helmugan amaitzeko. Edozelan ere, antolakuntzak ibilbide alternatiboa prestatu du, laburragoa dena; 82 kilometrokoa.
Izen-ematea
Punta Galea elkarteak antolatzen duen proba federazio-lizentzia duten zikloturistentzat dago zabalik. Baimenik ez duten txirrindulariek, halere, parte hartu ahal izango dute, izena emateko une berean federazioaren “egun bateko” lizentzia eskuratzen baldin badute. Partaide kopurua 400 txirrindularira mugatu da eta izen-ematea txirrindulariak irteera lekura iritsi ahala egingo da, lasterketa egingo den egun berean, 8:00etatik aurrera, aipatu kopurua bete artean. Behar beharrezkoa izango da federazioaren lizentzia aurkeztea eta buruko babesa eramatea.
Izena ematean 10 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 21 euro federatu gabeek (ibilbide erdian janari-poltsa emango zaie txirrindulariei). Aurretik izena emateko aukera igandera arte, apirilak 2, egongo da zabalik eta 944 307 631 telefono zenbakira deituz egin ahal izango da edo posta elektroniko (puntagalea@puntagalea.com) bitartez.
Lasterketa amaitzen duten txirrindulari guztiei oroigarri bana emango diete, bizkarreko zenbakia utzi eta gero. A ibilbide nagusiko txirrindulariei etxera igorriko zaie diploma bat, eurek egindako marka eta sailkapenarekin.
Informazio gehiago izateko hurrengo loturan sakatu: Javier Otxoa klasika