Zuberoako Binbaleta gailurrean jarriko du larunbatean postontzia Itxas Argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 29a, 22:14

Asteburu honetan, 1.758 metroko altuera duen Zuberoako Binbaleta mendiko tontorrean jarriko du Itxas Argia mendi taldeak, Getxoko Udalak Aixerrotaren irudiarekin emandako postontzia. Getxoztarrek seigarren urtez jarraian ipiniko dute ikurra. "Ingurua ezagutzen ez dutenei informazioa ematea eta, aldi berean, txartelen elkartrukearen bitartez, mendizaleen arteko elkartasuna sustatzea da helburu nagusia; baita ontorreraino ailegatzeko animatzea ere", Cristina de la Peña Itxas Argiako kideak gaur azaldu duenez. Aurretik Eskaurre (Nafarroa), Ainuitz (Bizkaia), Aztio (Gipuzkoa), Baigura (Lapurdi) –argazkian– eta Adartza (Behe Nafarroa) mendietan jarri dituzte buzoiak.

Binbaletan jarri ondoren, Arabako mendi batean ipintzea baino ez zaio faltako Itxas Argiari, taldearen helburua den zazpi herrialdeetako mendi banatan jartzea lortzeko. Edozein modutan ere, horiek ez dira talde getxoztarrak kokatutako postontzi bakarrak, urteetan zehar hau egiteari ekin baitio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun