Eguzki-panelak jartzen ari dira Sopelako udal pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 29a, 23:05

Sopelako Udalak eraikin publikoetan energia sistema berriztagarriak jartzearen aldeko "apustuari" heldu dio eta horrela egiten ari da herriko kultur etxean –argazkian–. Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) egindako hitzarmen baten ondorioz, 36 eguzki-panel jartzen ari dira udal pilotalekuko eraikinaren teilatuan. "Panel hauek urtean 5.300 kilowatt-eko potentzia sortuko dute eta CO2 67 tona atmosferara bidaltzea ekidingo dute, hori baita zentral termiko batek botatzen duen CO2ko tona kopurua, eguzki-panelekin gertatzen ez dena", adierazi dute udal arduradunek.

Udalak EEErekin hitz egiten hasi nahi du Kurtzio kultur zentro berrian sistema hau aplikatzeko asmoarekin. Mota honetako instalazioa duen beste eraikin bat Sopelako Bigarren Hezkuntzako institutua da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun