Dirulaguntzak emateko orduan, getxoztarrek edo udalerrian jarduten diren gobernuz kanpoko erakundeek izango dute lehentasuna. Garapen bidean dauden herrietan aurrera eraman nahi diren egitasmoen kasuan honako kokaleku hauek ere lehentasuna izango dute: Sahara, Ertamerika, Hegoamerika, Karibe eta Afrika. Balorazio handienak proiektuen helburu sozialarekin du zerikusia, hau da, "bizitza duinagoa lortzea lagundu nahi duten ekintzak, giza eskubideak sustatzekoak, genero ikuspegia dutenak eta etorkin getxotarren jatorrizko inguruetan aurrera eraman nahi diren ekimenak", Landak zehaztu duenez. Egitasmoetan udalerrian bertan esku-hartzea ere kontuan hartuko da. Gainontzeko irizpideak eta hautaketa aurreko urteotako deialdien antzekoak izango dira.
Aholkularitza
Aurkeztuko diren egitasmoak baloratzeko, iaz bezala, Hegoa, EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuaren aholkularitza teknikoa izango du Getxoko Udalak. Iaz 36 eskaera izan ziren eta aurten 40tik gora izatea espero dute tokiko agintariek. Dirulaguntzak ematea arautzen dituzten baldintzak eta inprimakiak Itzubaltzeta / Erromo, Algorta eta Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan eta hurrengo loturan eskura daitezke: oinarriak
Datorren apirilaren 29ra arte egongo da zabalik