Athleticzale errepresaliatuen aldeko gaua burutuko du apirilaren 8an HNTk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 29a, 23:46

Herri Norte Taldeak kontzertua antolatu du datorren apirilaren 8rako, gaueko 10etan, Alonsotegiko frontoian. Ekitaldian bilduko den dirua pasa den urtean estatu espainiarrak HNTko kideei ezarritako isunei aurre egiteko bideratuko da. Izan ere, Racing-Athletic partidan soilik euskalduna izateagatik 15.000 euroko isuna ekarri genituen bueltan Bilbora). Alonsotegin Skarface, Deskontrol, Josu Distorsion y los del Puente Romano, Suspenders eta Txapelen musikarekin gozatzeko aukera izango dela gonbidapen berezi bat luzatu nahi genieke Euskal Herri mailan edo estatu espainiarraren mailan errepresioaren kontra borrokatzen dutenei Enkarterrietatik hurbil daitezen.

Gure herrian badago kirolzale andana: alde batetik, tenisa, txirrindularitza edo arraunaren zaleak; beste aldetik, saskibaloia, futbola... gustukoa dutenak. Horietaz aparte bagaude talde nabarmen bat athleticzale izatea aukeratu duguna eta betikoek gu erruduntzat jo arren athleticzale izaten jarraitzen eta jarraituko gara. Guri bost jazarpen saiakerak. Gure lurraldeak pairatzen dituen bortizkeria, indarkeria eta errepresioa salatzeko bidea ematen digu Athleticek. Giza eskubideak eta euskal gatazkan murgildurik dauden bestelako eskubideak aldarrikatzen ditugu, bai Euskal Herrian bai atzerrian ere. Zergatik? Athleticek nortasun berezia duelako, gure lurraldearekin bat egiten duelako eta euskal kultura bultzatzen duelako.

Zaletuak garen aldetik, jakinarazi nahi dugu estatu espainiarraren zein frantsesaren eta Euskal Herrian dauden indar okupatzaileen indarkeria astebururo pairatzen dugun arren ez dugula etsiko. Nahiz eta gure kideak kartzelaratu, isunez josi edo jipoitu, aurrera jarraituko dugu.

Zaletuen gainetik ez dira pasatuko
Jo ta ke, irabazi arte

Itzubaltzetako HNT
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun