Iñaki Zarraoa alkatea "pozik" agertu da helegitea aurkezteko aukerarik ematen ez duen epaiaren aurrean. ”Alegazioak arbuiatzeko epaileak emandako azalpenek argi uzten dute guztiz Udalaren jokaera zuzena izan zela, eta ondorioz, hurrengo epaietan halaxe gertatuko dela espero dugu”. Oraindik hiru diziplina-espediente daude auzitan: ibilgailu ofizialetan eranskinak ipintzea eta, aldiro-aldiro, zirkulazioaren jarduera arrunta eta udalerrian kamioien zamalanak galaraztearen gainekoak.
Ugaltzaingoaren irudia "kaltetuta"
Espediente hauek 60 udaltzainengan dute eragina, baina bertan behera gera litezke, "polizia agenteek lan auziaren ondorioz kaltetuta geratu zen Getxoko Udaltzaingoaren irudia garbitzeko borondate argia erakutsiko balute", udal iturriek adierazi dutenez. “Udaltzainek, administrazioak eta Alkatetzak berak ere ahalegin guztiak egin behar dituzte Udaltzaingoak berez duen irudi ona berreskuratzeko”, esan du Zarrakoak.