Lonjak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aurkeztuko du biharko udal batzarrean EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek osatzen duten Getxoko Gobernu Taldeak, bertan eztabaidatu eta bozkatua izan dadin. Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera, "Bizkaiko Foru Aldundiak ez du onartu Udalak baldintza horiek Getxoko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) barruan sartzea, horretarako ordenantza berezitu bat egitea aproposagoa dela uste duelako". Ordenantza berria ekainean indarrean sartzea espero dute udal agintariek. Hortaz, data horretatik aurrera, geldiarazita dauden baimenak bideratu ahal izango dira. “Tramiteak ahal izan den neurrian arindu egin ditugu, lonjak etxebizitza bihurtzeko dirua gastatu zuten pertsonei kalterik ez egiteko”, zehaztu du Zarraoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!