Ekitaldi hauek guztiak autore frantsesaren lanetan oinarrituko dira. Horrela, bada, ikasleek Jules Verneren obren zatiak jendaurrean irakurri eta istorioen pertsonaiak antzeztu ahal izango dituzte. Besterik, larunbat arratsaldean, kontalari ikuskizun bat egongo da. Kandelen argipean taldearen eskutik, "Ipuinaren bihotzeraino" obraz gozatu ahal izango dute umeek. Azkenik, Villamonteko erakustaretoan, "Jules Verne: Irudimenetik errealitatera" erakusketa izango da. Lau egunetan zehar autorearen bizitza, garai historikoa, pertsonaia garaikideak, bere harremana zientziarekin izango dira besteak beste, erakutsiko dizkigun arloak.
Apirilaren 2an Ume eta Gazteentzako Liburuen Eguna izango da. Hori dela eta, Getxoko liburutegien sareak hainbat jarduera antolatu ditu gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Aurten Jules Verne idazle ezagunaren obra izango da ardatza. Ekitaldi nagusian, Getxoko eskola-umeek jendaurrean irakurtzen jardungo dute. Hiru egunetan zehar, martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta 2an, Algortako kultur etxean, Villamonten,