Azkena, lehen aipatu moduan, parodia izan da. Lehiaketa moduko bat egin dugu, Zientzia Politikoetako 4. mailan. Lehiakideek, ikasi nahi zituzten ikasgaiak aukeratu behar izan dituzte. Bi lehiakide egon dira: bata, aurreko urte guztietan euskaraz ikasten aritu dena bata; eta bestea, gazteleraz ikasi eta horrela jarraitu nahi duena. Ikasgaiak aukeratzen, aukeratzen... joan ondoren, asignatura guztiak aukeratuta ere, euskaldunak hiru asignatura soilik ikasi ahal izango dituela euskaraz egiaztatu dugu. Horietatik bi, "Euskara Teknikoa 1" eta "Euskara Teknikoa 2" izanik. Beraz, lehiaketa, erdaldunak irabazi du. Horrela, bere karrera nahi duen hizkuntzan bukatu ahal izango du inolako oztoporik gabe. Euskaldunak, ordea, ez. Eta euskaraz ikasteko nahi horrekin, beste karreraren bat egin ahal duen galdetu du, baina aurkezleak esan duenez, karrera gehienak halako egoeran ei daude.
Ikasle Abertzaleak