Erandioko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, larunbat honetan (apirilak 1) ospatuko den Erandio-Erandio XIV. Zikloturista Ibilaldia dela eta, ibilgailuentzako hainbat argibide eman ditu Sopelako Udaltzaingoak. Polizia iturriek iragarri dutenez, 9:30ak aldera igaroko dira txirrindulariak bertatik eta, "herriko zirkulazioan eragin handirik izango ez duen arren", Loiola A. Deuna eta Akilino Arriola kaleen arteko gurutzagunea zainduko dute udaltzainek; baita Loiola A. Deuna eta Loroño artekoa ere. "Sor daitezkeen eragozpenak barkatu eta polizia agente eta antolatzaileek emandako argibideei kasu egiteko" eskatu die gidariei Sopelako Udaltzaindoak.