
Larunbat honetarako, apirilak 1, Jardunaldi Antikomertziala antolatu du Ametsa distri (
ametsadistri@hotmail.com) taldeak, Leioako Udondo gaztetxean. Besteak beste, "Genova libera" filma aurkeztuko dute, 19:00etan. Aipatu lanak, Genoako Globalizazioaren Aurkako Jardunaldietan, gazte talde batek izandako bizipenak kontatzen ditu, "non ameslariez osatutako armadak estutasunean jarri zituen sistema kapitalistaren ordezkari nagusiak", antolatzaileek adierazi duetenez. Hiru ordu beranduago (22:00), berriz, "sentimen" kontzertua eskainiko dute hainbat kantautorek: Aranjueztik etorritako Regocijo en el Fango ("Escala de grises" bere azken lana aurkeztuko du), Madrileko Todo o Nada (Paso a Paso taldeko kide ohia) eta Llorando en el Desierto. Sarrera 3 eurotan egongo da; ateratako dirua "Tipico pero Cierto" CD formatoko fanzinea kaleratzeko izango da. Argazkia:
Indymedia Euskal Herria.