Dozenaka lagun atera da kalera eskualdean presoen eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 31a, 23:16

Hilero bezala, azken ostiralerako, martxoak 31, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Deialdi horri erantzunez, Uribe Kosta eskualdean ugariak izan dira, "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!" lelotzat hartuz, gaur iluntzean kalera atera diren lagunak. Algortako Telletxe plazakoa izan da elkarretaratzerik jendetsuena; 140 bat herritar batu da berton. Berangoko Gudari enparantzan, berriz, 75 lagun batu da; beste 71 Leioako Boulevardean, 40 inguru Sopelako udaletxe aurrean, 35 Erandioko metro aurrean, 25 bat Urdulizeko BBVAren aurrean eta 17 Areetako Xake plazan. Horretaz gain, Armintzan bus geltokiaren aurrean ere izan da kontzentrazioa. Argazkian, Algortako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun