Aurten, gure borrokarik garrantzitsuena hizkuntza eskubidearen defentsa eta kontrol sozialarekin bukatzea izan dira. Dena den, gure hizkuntzak zapaldua jarraitzen du unibertsitatean eta, bai kameraz, bai 'seguraten' bidez, guztiz kontrolatuak gaude. Guzti honekin bukatzeko helburuarekin eta apirilaren 6ko mobilizazio egunerako deia luzatuz, akanpadan tinko egongo gara hiru egunetan zehar, gure eskubideak direlako, borrokatuko ditugu!
Garena izateko bidean... apirilaren 3tik 5era akanpatu!
Ikasle Abertzaleak
http://www.ikasleabertzaleak.org
Datorren astelehenetik aurrera, apirilaren 3tik 5era, Leioako ikasleok akanpada errebindikatibo bat burutuko dugu. Ikasleon eskubideak errespetarazi asmoz, hiru egunetan zehar hainbat ekintza antolatu ditugu: hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak, bazkari herrikoak, burrunbadak... Ikasturte osoan zehar gure eskubideen alde borrokan egon gara eta gure kexa guztiak tokian tokiko dekanotzari bideratu dizkiogu. Dena den, ez dugu hauen inolako erantzunik jaso eta gure pazientziak muga bat dauka! Horregatik, akanpada honen bitartez, apirilaren 6rako bidean gure eskubideak aldarrikatuko ditugu ikasleria osoari gurera batu dadin deia luzatuz. Argazkia: Asteartean aurkeztu zuten apirilaren 6ko mobilizazio eguna IAko hainbat kidek /