Badok Hamairuk irabazi egin du Esaera Zaharren Txapelketaren XIII. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 2a, 01:47
Badok Hamairu Berangoko eta Bilboko taldeak (argazkian, ezkerreko hiru lagunak) “Ez dok hamairu” esaera apurtuz Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XIII. edizioa irabazi du, 2003an eta 2005ean eskuratutako titulua berrituz. Sopelako Ander Deuna ikastolan egin den finalean, 2004ko irabazleak izan dituzte aurrean, Bilboko Zorrotza auzoko AEKren euskaltegiko Zorrotza taldea, alegia. Lehia gogorra izan da eta finala bihotzekoa eragiten dutenekoa izan da, berdinketaz berdinketa igaro baita Badok Hamairu nagusitu arte. Oihane Pereak eta Jon Maiak abestu dituzte atsotitzen inguruko bertsoak eta Maka sopeloztar ezagunak eta Iker Acero surflariak epaitu dituzte taldeek proposaturiko esaera zaharren zuzentasuna. Lehenengo lana Pozoinak eta Ritxiak taldeak finalerdietatik kanporatzea izan dute. Goizean zehar Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik 17 taldek hartu dute parte txapelketako kanporaketetan, 70 bat pertsona inguru. Esaera zaharren zaleek Mungian izango dute hurrengo hitzordua, ekaina aldera.
Gaiaren inguruko berriak:

Sopelako XIII. Esaera Zaharren Txapelketako hainbat argazki (Flickr.com)

Sopelako XIII. Esaera Zaharren Txapelketako argazki gehiago (Zooomr.com/)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun