Ertzaintzak 19 urteko B.M. getxoztarra atxilotu zuen atzo goizean Plentzian, herri horretako taberna batean lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek prentsa-ohar batean adierazi dutenez. Gertaera 8:15ak aldera izan zen, pertsona batek beste bat atxikita zuela jakinarazi ziotenean polizia autonomikoko patruila-auto bati. Polizia agenteak berehala bertaratu ziren eta ustezko lapurra harrapatu zuen pertsonekin jarri ziren harremanetan. Polizia iturrien arabera, ustezko lapurra tabernatik irteten ikusi zutela adierazi zuten bertan zeudenek, ustez behin lapurreta burututa, eta hainbat lagunek atxiki egin zuten patruila heldu arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!