Sutea piztu zen larunbatean Itzubaltzetako etxebizitza batean

Hiru lagun zauritu ziren larunbat arratsaldean Itzubaltzeta / Erromoko Kalamua kalean izandako sutean kea arnastuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Iturriek esandakoaren arabera, sutea zirkuitulabur batek eraginda piztu zen, 15:20ak inguruan, etxebizitza bloke bateko lehen solairuan eta suhiltzaileak, Ertzaintzaren zenbait patruila eta anbulantzia batzuk bertaratu ziren. Hiru lagunak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun