Guztira, 3.712 argibide-eskaera jaso zituen joan den urtean zehar, Uribe Kostako udalerriko iturrien esanetan. Informazio-eskaera horietatik, %78a Euskal Autonomia Erkidegoko turistenak izan ziren, "%11 Estatuko beste zenbait eskualdetik etorri ziren eta gainerako %11 nazioarteko bisitariek luzatu zituzten", aipatu dute. Udal agintarien hitzetan, "datu zehatzagoek adierazten dute Estatuko bisitarietatik %48a Katalunia eta Madrildik etorri zirela Gorlizera; bestalde, nazioarteko turistetatik %54a Frantzia eta Erresuma Batutik hurreratu ziren eta %24a Alemania eta Italiatik". Bestalde, bi liburuxka berri argitaratu ditu Gorlizko Turismo Bulegoak: irudi-liburuxka eta zerbitzuen gida.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!