Lehiaketa-oposizioan onartuak izateko eskabideak Gorlizko alkateari zuzenduko zaizkio eta eredu ofizial eta normalizatua erabiliko da. Eredu hori Udaleko erregistro bulegoan eskuratu daiteke edota udal webgunean.
Gainera, eskabidearen batera honako agiriak eraman beharko dira: NANaren fotokopia, eialdian parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia, eskatzen den hizkuntza eskakizuna betetzen duela eta baduela egiaztatzeko agiriaren fotokopia eta lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduei buruzko datuak. Ez dira kontuan hartuko eskabidean zehazten ez direnak, ezta egiaztatu ez direnak ere, gaineratu dutenez.