Uribe Kostako berriak eta iritziak eskaintzen dituen UKBERRI.NETek amaitu berri den 2006ko martxoan izan zituen bere historia laburraren daturik onenak. Hilabete horretan lehenengo aldiz bi marka apurtu zituen: 2.500 bisitari ezberdinena eta 8.000 bisitena. Aipatu hilabetean, Uribe Kostako eta beste lekuetako 2.647 internauta euskaldunek 71.190 orri irakurri zituzten webgune honetara egindako 8.888 bisitatan. Era berean, bisita gehien jaso duen eguna iragan martxoaren 7an izan zen. Egun horretan, 747 pertsonek jarraitu zuten Algortako Mentxakabarri gaztetxearen desalojoa (argazkian) UKBERRI.NETeko orrialdeen bitartez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!