Leioztar bat zauriturik suertatu da Muskizen izandako istripu batean

Leioako bizilagun bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute goizean trafiko istripu batean jasandako zaurien ondorioz. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, biktima 46 urteko B.R.G. leioztarra da. Ezbeharra goizeko 8:15ak aldera gertatu da A-8 autobidean, Muskizen, Volvo markako kamioi batek eta bi autok, Seat Cordoba bat eta Ford Fusion bat, elkar jo dutenean. Istripua Bilborako noranzkoan gertatu da eta auto-ilara luzeak eragin ditu A-8 autobidean. Izan ere, Lehen unetik, erdiko eta eskumako bideak trafikorako itxita egon dira eta ondorioz, bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun