Apirilaren 30ean helduko da eskualdera Gaztetxe Martxa

Larunbatean aurkeztu zuten Gaztetxe Martxaren ibilbidea eta egitaraua Baraiñainen. Gaztesareak zabaldutakoaren arabera, oraindik ere zehazteko gauza asko egongo badira ere, dagoeneko forma hartzen hasi da martxa. Zeharkatu dituen herriak (mordoa), herri bakoitzean egingo dena... guztia gauza baten seinale: Euskal Herria 16 egunetan zehar zeharkatuko duen Gaztetxe Martxa gero eta gertuago dago. Uribe Kosta eskualdera, apirilaren 30ean, igandearekin, helduko da ekimena Larrabetzutik (Txoriherri). Gazteek Urdulizen bazkaldu ostean, Sopela, Berango, Itzubaltzeta / Erromo eta Leioa zeharkatuko ditu martxak. Eta Udondo gaztetxean izango du geldiunea, bertan afaldu eta jaiaz gozatu ahal izateko. Uribe Kosta utzi eta Bilbon lo egingo dute gau horretan.

Bestalde, azteazken honetan bilduko dira Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadora, Koska irratia eta UKBERRI.NET eskualdean Gaztetxe Martxaren segimendua nola egin antolatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun